XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esaten nuenez, eskumuinak eman behar dizkizuet beraz, hona bildu zareten guzioi, bestelako txikikeriak ahaztuz denok bat garela konturatu zaretelako, eguneroko haserralditxoak alde batera utzita Txapelaren goratzarre eta goratzea dugulako guztiok helburu eta guztiok garelako beharrezko.
Horrela bada, geure betebeharrak aurrera eraman ahal izateko elkarren beharrean gaudenez, gogorarazi nahi nizueke edozein familitan, gauzak taxuz eta pulamentuz egin eta bakean eta aurrerapidean hazi ahal izateko, semeek aita bat aitortu behar dutela; hala, egin dezagun guk ere topa hain handi, hain eder eta hain jator den geure Txapelburu Aita Sainduagatik (
(
BI - Nik ere ospatzen dut hemen denok anaitasunean afaltzera bildu izana, eta elkarrekiko laguntasun hau aurrera eraman beharko genukeela uste dugu, zin-zinez.
Ez etsaiekin losintsa eta lausenguka arituz, Txapela jaso eta bizirik, mantentzen saiatu eta ahalegintzen garenok batuz baizik, eta bide hori aukeratuz gero zabalik dituzue gure eskuak eta gure bihotzak gertu.
Bestalde, ez ditugu ahaztu behar ebangelizatze lanetan, gure dotrina zabaltzearen burrukan eta Txapelari eustearren aritzeagatik falta diren, gure artean egon ezin daitezkeen anai misiolariak. (
Txalburu Aita Saindua bere jauregian lasai asko eta patxara ederrean dagoen bitartean Txirri-Txarrako misiolariak lana eta sekuritatea arriskatuz, lagun eta sendikideen gainetik Txapelarenganako maitasun sutsua ipiniz eta bizitza galtzorian jarriz dabiltza eta.
(
Eta gure askatasunaren garantia eta zutabe bakar-bakarrak diren gizon-emakumeoi txin-txin hau eskeintzearekin batera abesti berri bat erakutsi nahi dizuegu: lehen, Gora Txirri-Txarra! esaten genuenean Gora! izaten genuen erantzuna; orain ordea irrintzi hori pixka bat aldatuz, berrindartzearren egindako bertsio berria entzuteko aukera izango duzue.
(
Gora Txirri-Txarra!